Rose Dieng-Kuntz

Rose Dieng-Kuntz (1956- 2008ko ekainaren 30a) senegaldar informatikaria izan zen, adimen artifizialean espezializatua. Pariseko École polytechnique prestigiosoan inskribatu zen lehenengo emakume afrikarra izan zen. Bere doktoregorako espezializazioaren eremua programa informatikoetako paralelismoaren zehaztapena izan zen. Frantzian INRIA institutuan lan egin zuen (Informatika- eta Kontrol-Ikerketarako Institutu Nazionala), frantziar ikerketa-erakundea informatika, kontrol-teoria eta matematika aplikatua aztertzen dituena, non bere ikerketa-gaia internet bidezko jakintza-partekatzea zen.

2008an hil egin zen gaixotasun luze baten ondorioz. Bere heriotzak estatu mailako komunikabideen estaldura jaso zuen. Frantziako Goi-Mailako Irakaskuntzako eta Ikerketako Ministroak, Valérie Pécresse, tristura adierazi zuen, eta Rose Dieng-Kuntz-en heriotza honela zabaldu zuen: "Frantziak eta zientziaren munduak buru ameslari bat eta talentu neurrigabe bat galdu dute".

Bere azken ikerketak jakintzaren kudeaketan eta Web semantikoan kontzentratu ziren. Oso aktiboa zen zientziarekiko bere zaletasun hura ikasleei transmititzeko, eta emakumezkoei bereziki.

Rose Dieng Kuntz l